XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(16 gn. orritik dator).
Mallorca, ugartea da, eta nonahirako itsas-bide denak idekiak ditu, baina ugartea beti aparteko.
Berdintsu gure Artxidukea ere: ba zituen
Palma-tik iparraldera egiten baduzu, gogora bidean Valldemosa, Miramar, Son Marroig, Na Foradada....
Horiek denek ez zioten, ordea, gizonari sofritzen zuen gogo-bakardadea desegiten.
Gizon zakarra zen, bere buruarekin eta ingurukoekin.
Zakarkeria dena ez zen, ordea, aski haren maitaberatasuna estaltzeko.
Udaberri-arratsaldea zen.
Catalina Homar, La Estaca-ko lurretan lanean zebiltzanetako neska bat, atzeratuta zetorren alorretik, eta gau hartan ez zen Valldemosa-ra igo.
Baina Artxidukeari bakardadea luzeagotu eta minagotu egin zitzaion, Catalina gazterik hil zitzaionean.
Hau zen gizona.
Ta zer egin zuen Artxidukeak Mallorca-n? Zergatik maitatzen dute oraindik? Haren heriotzaren 54 urte ondotik, zer dela-ta aitatzen du herriak Ludwig Salvator? Ondorengo ale batean agertuko dizuet.
Joseba Intxausti.